Bilatzailea

Bilatzailea

Bilaketarako laguntza
Bi bilaketa mota egin daitezke:
- Arrunta: bilaketa normala, bilaketa kutxan testua sartuta eta, ondoren Bilatu botoia sakatuta.
- Fazetatua: erabilgarri dauden iragazkiak hautatuta, egindako bilaketa arrunta oinarri hartuta
 · Kategoriak: Indexatutako jatorrien (bildumen) multzo osoaren gaineko iragazkia
 · Gako hitzak: Bilduma bakoitzerako bilaketa irizpide espezifikoetan oinarritutako iragazkia edukien iragaztea errazteko

Bilaketaren sintaxia
Bilatzaileak bilaketa aukera zabala eskaintzen du.
Modu lehenetsian, bilaketarako termino bat baino gehiago idazten direnean, OR eragilea erabiltzen da. Jokabide hori aldatzeko, AND eragilea erabili behar da.

Komodin bilaketak
Bilatzaileak karaktere baten edo gehiagoren komodina(k) barne dituzten bilaketak onartzen ditu. Karaktere bakar baten komodina duen bilaketa bat egiteko, galdera ikurra (?) erabiltzen da. Karaktere baten baino gehiagoren komodinak dituen bilaketa bat egiteko izartxoaren ikurra (*) erabiltzen da.
Karaktere bakar baten komodina duen bilaketan ordezkatutako karaktere bakarrarekin bat datozen terminoak bilatzen dira. Esaterako, "kongresu" bilatzeko kongre?u kontsulta erabil daiteke.
Karaktere baten baino gehiagoren komodinak dituen bilaketan 0 edo karaktere gehiago bilatzen dira. Esaterako "kongresu" edo "kongresua" bilatzeko, kongresu* kontsulta erabil daiteke. Komodinak kontsultaren erdian jar daiteke ere: kongr*u.

Bilaketa zehaztugabeak
Bilatzaileak bilaketa zehaztugabeak onartzen ditu. Bilaketa zehaztugabe bat egiteko, tiletaren ikurra (~ [Alt+126]) erabiltzen da hitz bakarreko kontsulta baten amaieran. Esaterako, ortografiaren aldetik “roam” terminoaren antzekoa den termino bat bilatzeko, roam ~ kontsulta erabil daiteke. Bilaketa honen emaitzen artean agertuko dira, besteak beste, “foam” eta “roaming”.

Hurbiltasun bilaketak
Bilatzaileak onartzen ditu distantzia jakin baten barruan dauden hitzen bilaketak. Hurbiltasun bilaketa bat egiteko, tiletaren ikurra (~ [Alt+126]) erabiltzen da esaldi baten amaieran, jarraian gehienezko distantziaren hitz kopurua adierazten duen zenbakia idatzita. Esaterako, “diputatuen” eta “kongresu” bilatu nahi badira, dokumentu batean, 10 ondoz ondoko hitz multzoen barne, "diputatuen kongresu" ~ 10 kontsulta erabil daiteke.

Bilaketa zehatza edo esaldi bilaketa
Bilatzaileak hitz jakinen segida zehatza bilatzea ahalbidetzen du, ordena jakin batean. Bilaketa zehatz bat egiteko, komatxo bikoitzaren ikurra (") erabiltzen da esaldiaren hasieran eta amaieran. Esaterako, "diputatuen kongresu" bilatzeko, “diputatuen kongresu” kontsulta erabil daiteke.

Eragile boolearrak
Eragile boolearrek terminoen konbinazioak ahalbidetzen dituzten eragile logikoen bitartez. Bilatzaileak eragile hauek onartzen ditu: AND, OR, NOT, + eta -. Eragile hauek maiuskulaz idatzi behar dira eraginkorrak izateko.
- OR: OR eragilea da elkarketa eragile lehenetsia. Horrek esan nahi du bi terminoren artean eragile boolearrik ageri ez denean OR eragilea erabiliko dela. Eragile honek bi termino lotzen ditu eta bat datozen dokumentuak aurkitzen ditu terminoetako bat barne badu. Eragiketa hori multzo bidezko bateratze baten baliokidea da. Esaterako, "diputatuen kongresu" edo, besterik gabe, “kongresu” bilatzeko, “diputatuen kongresu” OR kongresu kontsulta erabil daiteke. "diputatuen kongresu" kongresu kontsultak emaitza bera emango luke.
- AND: AND eragileak bi terminoak barne dituen dokumentuak aurkitzen ditu, termino horiek edonon daudela ere. Eragiketa hori multzoen elkargune baten baliokidea da. Esaterako, "diputatuen" eta "kongresu" barne dituzten dokumentuak bilatzeko, diputatuen AND kongresu kontsulta erabil daiteke.
- NOT: NOT eragileak kanpo uzten ditu eragile horren ondoren idatzitako terminoa barne duten dokumentuak. Eragiketa hori multzoen desberdintasun baten baliokidea da. Esaterako, "diputatuen" hitza duten baina “kongresu” hitza ez duten dokumentuak bilatzeko, diputatuen NOT kongresu kontsulta erabil daiteke. Eragile hori ezin da erabili termino bakarreko kontsultetan. Esaterako, NOT kongresu bilaketak ez du inolako emaitzarik lortuko.
- +: + eragileak derrigorrezkotzat jotzen du haren ondotik adierazitako terminoa dokumentuaren barne egotea. Esaterako, "diputatuen" hitza duten eta, agian, “kongresu” hitza ere baduten dokumentuak bilatzeko, +diputatuen kongresu kontsulta erabil daiteke.
- -: - eragileak (NOT eragilearen antzekoa) kanpo uzten ditu eragile horren ondoren idatzitako terminoa barne duten dokumentuak. Esaterako, "diputatuen" hitza duten baina “kongresu” hitza ez duten dokumentuak bilatzeko, diputatuen -kongresu kontsulta erabil daiteke.