tribunas

Banakako sarrera

18 urtetik gorako pertsonak osoko bilkuretara sar daitezke esteka hau baliatuta: Osoko bilkuren erreserba

Osoko bilkuren egutegia hemen aurki daiteke.

Eskaera bakoitza gehienez ere 2 pertsonentzat izango da, eta osoko bilkura bakarrerako.

 

Taldekako sarrera

Aldez aurretiko sarrera hartu duten taldeak ere etor daitezke osoko bilkuretara, betiere taldeko kideak gutxienez ere 18 urtetik gorakoak edo batxilergoko 1. mailako ikasleak badira.

Interesdunek bide hauetatik eskatu ahalko dute bilkuretarako sarrera:

- Posta elektroniko bat bidalita visitasguiadas@congreso.es
helbidera. - Gutuna bidalita posta helbide honetara:
          Congreso de los Diputados- Dirección de Relaciones Institucionales
          Departamento de Protocolo
          Unidad de Guías
          Plaza de las Cortes, núm. 1
          28014 MADRID

Kontsultetarako telefonoa: 91 390 65 25

Behin hitzordua erreserbatuta, bertaratuko direnen zerrenda bidali beharko da, alfabetoaren ordenaren arabera, eta NAN zenbakiak adierazita.

PARLAMENTUKO EGOITZETAN DEBEKATUTA DAGO ARGAZKIAK ETA GRABAKETAK EGITEA.