visita

Informazio orokorra

Bisitaldi guztiak ganberaren jardueraren menpean egongo dira, eta eten daitezke ekitaldi instituzionalen edo parlamentarioen ondorioz; orduan, bide honetatik ohartaraziko da.

Abuztuan eta jaiegunetan ez dira bisitaldiak egiten.

Bisitaldi guztiek aldez aurreko erreserba behar dute.

Bisitaldi guztiak gidatuak eta doakoak izango dira.

Jakinarazi nahi dizuegu Kongresuan ezin dela ez grabatu ez argazkiak atera ere. Era berean, ez da baimenduko parlamentuan objektu zorrotzekin eta/edo ebakitzaileekin sartzea, ezta likidoak, gelak edo antzeko substantziak dituzten ontziekin ere.

Bisitaldi gidatu motak

Banakako bisitaldiak Diputatuen Kongresuaren jauregira

Ostiraletan 12:00etan eta larunbatetan 10:30etik 12:30era, aldez aurretik erreserba eginda linean, esteka honetan: Banakako bisita gidatuen erreserba. Izena emateko epea bisitaldien aurreko larunbateko 13:00etan irekiko da.

Sarreran NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da.

Banakako bisitaldiak “Democracia Parlamento Constitución” erakusketara

Astelehenetan, 12:00etan, aldez aurretik erreserba eginda linean, esteka honetan: "Democracia Parlamento Constitución” bisitaldi gidatuen erreserba.  Izena emateko epea hamasei egun lehenago irekiko da, larunbatean, 13:00etan.

Bisitaldi honetan ez dira sartzen ez hemizikloa ez jauregiko aretoak.

Erakusketa iraunkorrak Diputatuen Kongresuko jauregiko sotoan horretarako aurreikusitako lekua hartzen du. Hiru eraztunez, ganga batez eta hiru aretoz osatutako saio-aretoaren azpian dagoena da.

DEMOKRAZIA gaiak kanpoko eraztuna hartzen du; PARLAMENTUA gaiak, erdikoa; eta KONSTITUZIOA gaiak, barrukoa.

Sarreran NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da.

Taldeko bisitaldiak Diputatuen Kongresuaren jauregira

Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00era, eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00era

Eskaerak edozein erakundek egin ditzake (ikastetxea, kultura erakundea, elkartea, etab.), posta arruntez edo elektronikoz, honakoak adierazita:

- Erakundearen izena
- Helbide osoa, telefonoa eta harremanetarako pertsona
- Bisitari kopurua (ondoren izena eta NANa eskatuko dira)

Eta hona bidalita:

Unidad de Guías
Palacio del Congreso de los Diputados
Plaza de las Cortes, núm. 1
28014 MADRID
Helbide elektronikoa: visitasguiadas@congreso.es
Telefonoa: 91.390.65.25

Ikastetxeetako ikasleak, gutxienez, DBHko 1. mailakoak izango dira.
Talde bakoitzean, gehienez jota, 50 pertsona egongo dira. Erakunde berak bisita bat baino gehiago eska ditzake pertsona kopuruak muga hori gainditzen badu.